Abesbatzak

Alboka Abesbatza

1977. urtean ereiten da Alboka abesbatzaren hazia. Orduan, Joxe M. Telleriak, Landaberri ikastolako ezagun batek eskatuta, gizon talde bat batzen du. Gehienak San Pedro parrokiako abesbatzeko kide ohiak ziren eta horiekin Alboka ahots grabeen abesbatza sortu zen.

Gizon horien artean, Daniel Adrian zegoen eta honek, Felipe Lizarragak gizonen abesbatzeko zuendaritza utzi ostean, abesbatza mistoa osatzeko pausoak ematen hasi zen.

1987ko azaroaren 3an herritarrei proiektua aurkeztu zitzaien, Tedoso zinean, gaur egun Lasarte-Oriako Manuel Lekuona kultur-etxea. Eta deialdia jendetsua izan zen, adin eta gizarte egoera ezberdinetako 100 pertsona baino gehiago bildu zen bertan.

Alboka Abesbatzak 1988ko ekainaren 24ean eskaini zuen bere estreineko kontzertua San Pedro parrokian.



1997. urtean, zuzendari aldaketa izan zen Kristina Perez Abreuk hartu zuen testigua; 1993. urtean Alboka-Txiki sortu zen eta 1995ean, Zandategi gazte abesbatza eta 2008 urteaz geroztik, Montse Latorrek ere zuzentzen du abesbatza.

Euskal Erkidegoan hainbat kontzertu eskaini ditu. Euskal kultura Euskal Erkidegotik kanpo zabaldu du. Alboka abesbatzaren kideen ahotsez gozatu ahal izan dute Estatutu espainiar (Puerto de Santa Maria, Madril, Palentzia, Vigo, Castejon, Erronkariko ibarra, Doneztebe, Llanes, La Bañeza, Sencelles...) eta atzerriko hainbat herrialdeetan (Frantzia, Italia, Norvegia, Polonia, Portugal, ...).