1978an Azpeitian jaiotako txirrindulari gipuzkoarra. Sei denboraldi egin zituen afizionatu mailan, horietako bi Cafes Baqueen. 2001ean lau garaipen lortu zituen, tartean Goierriko Itzulia eta Aragoiko Astea. 2002an, Cafés Baqué taldean, bederatzi garaipen lortu zituen, horien artean Tenerifeko Itzulia, eta Italiako "Girino" proban bigarren postua ere lortu zuen. Hori dela eta, 2002ko Euskaldun Torneoko irabazlea izan zen, euskal egutegiko elite eta 23 urtez azpikoen lasterketetan erregulartasuna saritzen duena, guztira 391 puntu lortuz. 34 aldiz amaitu zuen lehen lauren artean.Profesional
gisa Friuliko Giroa irabazi zuen, bigarren izan zen G.P. Nobili eta bederatzigarren izan zen Abruzzo mendian. 2004ko urtarrilean, bi denboraldirako sinatu zuen Euskaltel-Euskadirekin.
Artxiboa AUÑAMENDI