Enpresariak

Albizu Alegría, Tiburcio

Lizarran 1815eko apirilaren 14an jaiotako industrialari nafarra.

Lehen Guda Karlistan erregegaiaren alde jardun zuen, 19 urtez. 1836an zauritua izan zen eta abuztuan atxilotu egin zuten. Urte bete beranduago trukatua izan zen eta guda Nafarroako 2. Batailoian teniente bezala bukatu zuen. Antza denez Frantziara joan zen eta 1848an berrespen dekretuari helduz ideia liberalengana hurbildu zen.

Argizaria eta txokolatearen fabrikaziora dedikatu zen, Labeagan(Iguzkitza) Eraulen, Riezun (Yerri) eta beste toki batzuetan hainbat lurren jabea ere izanez. Bestalde Lizarrako ateen eskubideen akuratzailea ere izan zen (1847) eta hiri horretan errota baten zatiaren jabea izateaz gain, Estatuaren paperean inbertitutako kapitalak, akzioak etab. ere bazituen. Halaber, Ricardo Jaen Gonzalez de San Pedrorekin "Jaen y Cia" bezalako autoen sozietatea zuen eta Madrilgo Chamberí auzoan etxe-orube bat ere. 1843an Lizarrak bigarren zerga-ordaintzailea izan zen eta 1846an seigarrena. 1868ko urrian Nafarroako Gobernuko Batzorde Gorenak Lizarrako Alkate izendatu zuen eta, abenduan ospatutako hauteskundeetan porrota jasan bazuen ere, hurrengo urteko uztailean berriz ere Alkatea izan zen 1872ra arte. 1874ko urtarrilean Diputatu izendatua izan zen eta bizitzea egokitu zitzaien guda zibil egoeran bere ikurrin bakarra Bakea eta Foruak besterik ez zela ziurtatzera zetorren Aldundiaren gutuna izenpetu zuen 1875eko martxoaren 6an errepikatu egin zuen. 1885eko uztailaren 20an hil zen. Lehenengoz Tiburcia Arano Martijarekin ezkondu zen eta bigarrenez Clara Unzue Yanguasekin.