Eibarren 1940an jaiotako grabatzaile gipuzkoarra.
Gregorio Mugerzarekin hasi zituen arte ikasketak, eta, ondoren, Lucas Alberdirekin, Udal Marrazketa Eskolan. Aguirre y Aranzabal enpresan lan egin zuen. 1985ean, bere kabuz ezarri zen, eta eskopetetan espezializatutako lantegi bat sortu zuen.
