1967ko martxoaren 12an Donostian jaiotako gipuzkoar artista.
Arte Ederretan lizentziatu zen Gaztela-Mantxako Unibertsitatean (Cuenca) 1992an; horma-pinturan eta pintura freskoan espezializatu zen Florentzian, eta argazkigintza eta elektrografia artistikoko ikastaroak ere egin zituen.
Pintura muralean, dekoratiboan eta eszenikoan espezializatuta dago, eta hainbat zaharberritze eta dekorazio-pinturen diseinuak egin ditu, hala nola Oiasso horma-irudia Irungo Oiasso Museorako antzina, eta hainbat eszenografia egin ditu In Fraganti, Tanttaka, Gaitzerdi eta Hika taldeen antzerki-ekoizpenetarako, besteak beste.
Euskonews aldizkariaren 103. zenbakiko Art Aretoa sailean ikus daiteke bere lanaren lagin bat.