1898an Donostian jaiotako gipuzkoar nazionalista.
Alberro Merkataritza Eskolako irakaslea izan zen, eta, ondoren, Jose Antonio Agirre buru zuen Eusko Jaurlaritzako Ogasun Saileko zuzendaritzako kidea. Euzkadiko Gobernuaren ordezkaria Parisen, Francisco Javier de Landáburu 1963an hil zenean.
1967an hil zen Parisen, erbesteratuta bizi zen lekuan, eta Bagneuxeko hilerrian lurperatu zuten.
