1927ko apirilaren 17an Astigarragan jaiotako musikari gipuzkoarra.
Lan-istripu baten ondorioz, 16 urte zituenetik itsu, akordeoia jotzen hasi zen. Donostiako Victoria Eugenia antzokian egindako lehiaketa batean lortutako bigarren sari batek akordeoiari eta poesiari buru-belarri ekitera bultzatu zuen. Kantautore gisa aritu zen irrati saioetan eta antzerki agertokietan. Astigarraga eta Ergobia kalejirak eta Astigarraga ereserkiaren egilea.