Lekaide eta lekaimeak

ALBERO GOIKOETXEA, Luzia

Gipuzkoako Elizbarrutiko Eliza Katolikoko irakasle eta laguntzaile sekularra. Donostian (Gipuzkoa) jaio zen 1975eko azaroaren 12an, Historian lizentziatu zen Deustuko Unibertsitatean (1997) eta gaur egun bertako irakaslea da (1999-). Elizarekin lankidetzan, kargu hauek betetzen ditu: Elizbarrutiko Pastoral Kontseiluko (1997-) eta Elizbarrutiko Pastoral Kontseiluko Batzorde Iraunkorreko kidea (1998-), eta Donostiako Gotzaindegiko Kantziler Idazkari Nagusia (2001-). Azpimarratu behar da kargu horiek, tradizioz oso egokia ez den ingurune batean, bere gaztaroko emakume batek betetzen dituela.

María Ascensión MARTÍNEZ MARTÍN Historian
doktorea