Artisautza

Alberdi Sagrdia, Iñaki

1949an Irunen jaiotako artisau gipuzkoarra.

Industria Maisutza ikasi zuen La Salleko Lanbide Eskolan. Zuraren tailugile eta ebanista baten semea. 1980 inguruan, Ipar Euskal Herrian ez bezala, Hego Euskal Herrian makila zizelkatzearen artea galtzen ari zela egiaztatuz, modu autodidaktikoan hasi zen makilaren artean, Lapurdiko eta Baztango tailugileen teknikak aztertuz, eta beren ezagutza metalurgikoekin uztartuz. Bere makiliak Eusko Jaurlaritzak oparitu ohi dizkie pertsona ospetsuei eta bisitari ospetsuei. 2003an Gipuzkoako Foru Aldundiak Artisau Maisu diploma eman zion.