1962an Irunen jaiotako dokumentalista eta historialari gipuzkoarra.
Historia Garaikidean lizentziatua Bartzelonako Unibertsitate Autonomoan (1985). 1987 eta 1999 bitartean, Irungo Udal Artxibo eta Liburutegiaz arduratu zen.
1989az geroztik, Ormaiztegiko Zumalakarregi Museoko ikerketa eta dokumentazio saileko arduraduna da, eta dinamizazio-lanak ere egiten ditu, hala nola erakusketak eta jarduerak, museoa eta gure historia ikasleei hurbiltzeko; 1999az geroztik, lan hori Donostiako Arteleku arte garaikideko zentroko liburutegiko dokumentazio-lanekin uztartzen du.
Zumalakarregi Museoaren egilea. Bibliografia eta dokumentuen katalogoa, Ormaiztegi, 1991 eta Zumalakarregi, Donostia, 1999.
Zumalakarregi Museoko Azterketa Historikoak aldizkarian "Ilustratu bat XVIII. Mendeko Euskal Herrian" (1997), "Guiñi, caudillo de salteadores" (2000) edo "Balance sobre el estado actual de las colección de estampas del País Vasco" (2003). Baita Lizarrako Irujo Etxea Elkartearen urtekarian ("Tomas Zumalakarregi", 2002), L'Erolen ("El problema des furs en la historiografía euskaldun sobre el primer carlismo", 2002) edo Bidebarrietan ("Zenbait britainiar Bilbon Lehen Karlistada garaian", 2003) ere.
Hitzaldiak eman ditu Euskal Herriko hainbat tokitan eta talde-lanetan parte hartu du, besteak beste, Gipuzkoa duela 200 urte, Donostia, 1993.
