Basaurin 1955ean jaiotako ekonomialari bizkaitarra. Euskal Herriko Unibertsitatean Ekonomia Zientzietan Doktorea. Toki Administrazioko Administrazio Orokorreko Teknikaria; 1982tik Eusko Jaurlaritzako ekonomialaria da, ekonomia ikerketetan, ogasunean eta plangintza ataletan lanean aritu izan dela.
Arlo publikoaren, finantzaren eta oro har euskal ekonomiaren inguruko hainbat lanen egilea da: (adibidez: Tasa de beneficio, crecimiento económico y distribución de la renta, Ekonomia Ituna BEZera egokitu zuen batzordekidea izan zen eta "Ekonomiaz" Revista Vasca de Economía aldizkariaren sustatzaileetariko bat, 1991tik 1995era bertako zuzendaria izanez.
Lehendakaritzaren Gai Ekonomikoetarako Zuzendaria eta Ekonomia Ikerketarako Zuzendaria eta Planifikazio Zuzendaria izan da; geroztik Industria, Merkataritza eta Turismo Sailean lan egin izan du.
