Euskal idazlea. Soraluzen (Gipuzkoa) jaio zen, 1903ko irailaren 2an. Ez dakigu noiz hil zen.
"Kirikiño"-k bultzatuta hasi zen bere poesiak argitaratzen zenbait aldizkaritan. Euskal Esnalea (1928) aldizkarian kolaboratu zuen, eta bertan bere pentsamendu batzuk irakur daitezke, Nere gogapen batzuk izenburupean. Frantzian erbesteratua, Parisko Euzko Deyan kolaboratu zuen.
- Kortazar, N.: Ehun egile euskaldun. 70. oharra.
