1947an Itziarren jaiotako grabatzaile gipuzkoarra, 1951tik Eibarren bizi dena.
Lucas Alberdirekin hasi zituen arte ikasketak, Udal Marrazketa Eskolan. Ikastun gisa sartu zen Felix Bolinagaren tailerrean, eta handik Silverio de Miguelen bitxigintza enpresara pasatu zen; ondoren, Gregorio Muguerza eta Ignacio Ugartetxearen tailerretan lan egin zuen, eta, Italian praktikak egin ondoren, bere tailer propioa sortu zuen, non armarri, zigilu eta dominez gain, armen damaskinatuan espezializatuta dagoen.
