Atezaina Oiartzunen jaio zen 1978ko otsailaren 19an. Eibar B, Real Union, Zestoa, Lagun Onak eta Barakaldon aritu da, harik eta 06/07 denboraldiko neguko merkatuan, azken talde horrekin lehiatzen ari zenean, Athleticek bere atea jo zuen arte, bere lehen taldean sartzeko. 2007ko otsailean oraindik ez zuen Lehen Mailan debuta egin.
Eneko De la Cuesta Olaizola (2007)
