1872ko martxoaren 20an Göteborgen (Suedia) jaiotako medikua.
Garai hartan berritzailea zen masajearen alorrean espezializatu zen, Stockholmeko institutuan. 1897az geroztik Miarritzen (Lapurdi) bizi izan zen. Herri horretako festa eta publizitate batzordeko presidenteorde izan zen. "Cercle de l'Epée" delakoaren idazkari. Isabel Katolikoaren zalduna. Notes sur le massage et la gymnastique médicale suédoise (1898) lana eta kinesioterapiari buruzko hainbat artikulu argitaratu zituen.
Ikus. "Basses-Pyrénées. Dictionnaire Biographique et Album", Dictionnaires Biographiques Départamentaux, Néauber et Cie Éd, Paris (datarik gabe > 1906).
