Lan grafikoak

Aizpurua Serrano, Gorka

Diseinatzaile grafiko gipuzkoarra, Eibartarra, 1978an jaioa.

Bartzelonan bizi da. 2004an Donostiako Aste Nagusiko su artifizialen lehiaketa iragartzen duen kartelak irabazi zuen.

Bartzelonako Espluga+Asociados enpresako diseinatzailea, diseinu grafikoko Eina eskolatik igaro ondoren.

"Sanferminetako eskailera" ezagunaren ahapaldiekin (urtarrilaren bata, otsailaren bia,...) beltzez idatzita hondo gorri baten gainean eta beste hizki batzuekin, zuriz, data eta lekuaren erreferentziekin, 2005eko sanferminak iragarri zituen kartelaren irabazlea izan zen.