Jeneral karlista. Deban (Gipuzkoa) jaio zen 1814ko martxoaren 10ean, eta Donostian hil 1895ean.
1833tik 1839ra hainbat borrokatan parte hartu zuen, eta Tolosan eta Rasoañan zauritu zuten. Frantzian emigrazio-aldi luze baten ondoren, karlismoaren alde borrokatu zen berriro 1870ean. Behin betiko porrotak berriro erbestera eraman zuen, eta handik hiltzeko bakarrik itzuli zen.
