Gabirian 1963an jaiotako historialari gipuzkoarra.
Historia Garaikidean doktorea Euskal Herriko Unibertsitatean. Unibertsitate-Eskolako Irakasle Titularra, eta, besteak beste, honako irakasgai hauek ematen ditu: Euskal Herriko Historia Garaikidea eta Historia Garaikidea. Eusko Jaurlaritzako doktoratu aurreko bekaduna izan da. Hilabeteko egonaldia Renoko Unibertsitatean (EE.UU. ), Basque Estudies Program delakoaren barruan.
1996tik Udako Euskal Unibertsitateko zuzendaria da. Hainbat kongresu eta ikerketatan parte hartu du, hizlari zein ikasle gisa. Dozenaka artikulu zientifikoz gain, honako izenburu hauek argitaratu ditu:
- Eta Tiro Baltzari (1990);
- Antonio Riverarekin batera, Lanaren Gizarte Historiaren Eskuliburua (1994);
- Bestearen irudia Euskal Herriko Historia Garaikidean. Euskal nazionalismoa eta sozialismoa (1996);
- Herri asoziazionismoa. Frankismoaren gizarte-antolaketaren ifrentzua. Barakaldoko kasua (1998);
- Antiklerikalismoaren, erlijiogabetasunaren eta erlijio-praktikaren adibide bat Ezkerraldean. 1914-1937 (1999);
- Euzko Alderdi Jeltzalea Gipuzkoan (1893-1923): jatorria, antolaketa eta jardun politikoa (2000).
