Kazetariak

Aizpuru Murua, Andoni

1964an Gabirian jaiotako kazetari gipuzkoarra.

Irakasle ikasketak egin zituen, eta irakasle lanetan aritu zen. 1992an Euskal Telebistan sartu zen, eguraldi kontuetan lan eginez. Besteak beste, Gaur egun Euskal Herria albistegia, Euskadi Zuzenean eta Bertatik Bertara kultur magazina aurkeztu ditu.