Instrumentugilea

Aizpiri Mujica, Patxi

1969ean Donostian jaiotako piano-jole gipuzkoarra.

Bere jaioterriko kontserbatorioan hasi zuen piano karrera Blanca Burgaletaren gidaritzapean. Karrera Amaierako eta Ganbara Musikako sariak lortu zituelarik. Geroago, Gipuzkoako Aldundia et Eusko Jaurlaritzako bekekin Laussaneko (Suitza) “Ciem Mozart” eskolan bikaintze ikasketak egin zituen Fausto Zadra maisuaren gidaritzapean eta Oviedon Tsiala Kvernadze piano-jolearekin ere.

Piano-jole eta Donostiako Orfeoiko zuzendariordea, Euskal Herriko Goi-mailako Kontserbatorioko irakaslea, Aita Garaioa Abesbatza eta Donostiako San Ignacio Abesbatzako zuzendaria, Euskal Orkestra Sinfonikoarekin anitzetan elkarlanean aritu da.

Patxi Aizpirik piano-jole bakarlari eta ganbara musikari lanak batzen ditu. Donostiako Musika Hamabostaldian ugaritan parte hartzeko gonbiteak jaso ditu eta, bakarlari gisa, Gaztela eta Leongo Orkestra Sinfonikoarekin emanaldiak egin ditu eta baita ere Euskal Herriko Gazte Orkestrarekin (EGO).

Baita ere batuta ospetsuenen agintepean jo du, hala nola: Esa-Pekka Salonen, Michel Tilson-Thomas, Zubin Mehta, Claudio Abbado, Ricardo Muti, Jesús López Cobos, Lorin Maazel, Miguel Angel Gómez Martínez  eta abar.

2005ko otsaila geroztik Oviedoko Operako Abesbatzaren zuzendaria da.