Kontzeptua

Aizkora

aizkondo (Astitz).

Zura eta kidekoak ebakitzeko erabiltzen den lanabesa, burdinazko xafla laua, aho-zorrotza eta begiduna dauka, eta begi edo zulo horretan finkatzen den zurezko kirten batez osatzen da. Aizkoraren atal nagusiak hauek dira: ahoa, begia, burua eta kirtena. Aizkoragintzan zera desberdin asko burutzen ziren: ahoa berdindu, haziburdina edo hazigarria sartu, begia zuzendu eta apaindu, betondoko, sakamakila, tarteko edo ziria sartu, aizkora tiratu, txukundu, eta akastu eta gero zuritu, hau da, geztera edo zorroztarrian zorroztu. Aizkora mota nagusiak hauek dira: arotz-aizkora, basaizkora, enbor-aizkora, labra-aizkora, leunketarako aizkora, aizkora mehar, aizkora motz, aizkora aho-borobil, ilargi handiko, aizkora aho-handiko, aizkora zabal, uztargintzarako aizkora.

Mitologian. Tximistak bere ahoa nora zuzendu behar duen adierazteko (zeraunia edo harrizko aizkoratzat jotzen zen) eta horrela etxearen gainera eror ez zedin, ekaitza zen bitartean, aizkora bat ateratzen zen atarira ahoz gora (Laudio, Nafarrete, Elduain, Ataun, ...). Ohitura hau Europako beste zenbait herrialdetan ere bada.

Aizkora apustua edo aizkol apustua: aizkolari biren edo gehiagoren artean nork enborra lehenago ebaki egiten den dema.