Gasteizko eskultore arabarra. Paritzako San Martin elizako erretaula nagusiaren egilea (1637). 1628an Arrasateko parrokiako erretaula nagusia egin zuen Gipuzkoan. Hiru gorputz ditu: lehenengoan, San Joan Bataiatzailearen estatua bat dago, parrokiako patroia; bigarrenean, Ama Birjinaren irudi bat; eta hirugarrenean, Kristo bat Gurutzean. 1614ko urtarrilaren 16an, Bergarako ikastetxeko erretaula nagusia, intxaurrondozkoa eta ordena joniarrekoa, egiteko konpromisoa hartu zuen.
