Marinelak

Agustin Zuloaga, Santiago

Marinel gipuzkoarra. Donostian jaio zen 1715 inguruan; Cadizen hil zen 1780an.

"Fenix" ontzian nabigatu zuen ontzi-teniente gisa. 1773an fragatako kapitain izatera igo zen. Maniobren maisu gisa ere lan egin zuen Cadizko Guardiamarinen Akademian. Cartilla marítimo (Cadiz 1766) obra idatzi zuen.