1982ko apirilaren 22an Anoetan jaiotako txirrindulari gipuzkoarra. Gazte mailan Oriako taldearekin Legorreta, Andoain, Gipuzkoako Itzulia, Tolosako Kriteriuma, Elgoibar eta Iruñeko Itzuliaren lehen etapa irabazi zituen.
Afizionatuetan egindako lehen urtean, Iberdrolarekin korritu zuen, eta ez zuen lasterketarik irabazi, baina bigarren urtean irabazi egin zuen, Oreki Fundazioko Bideki Kirol Elkartearen koloreetan eta Gipuzkoako azpitxapelduna lortuz. 2003-2004. urtean Serbitzu taldearen koloreekin korritu zuen, eta Tanos (Kantabria), Muxika (Bizkaia) eta Abarzuzako (Nafarroa) probetan garaile izan zen, eta Salamancako itzulian bederatzigarren postuan geratu zen.2004an
ere irabazi zuen profesionalentzako Mendi Zirkuituko erlojuaren kontrako proban, Gervais Memorialean (Gipuzkoako Txapelketa), brontzezko domina erlojuaren kontrako Euskadiko txapelketan, 23 urtez azpiko iraupeneko Espainiako txapelketan Euskadiko selekzioarekin, Gazteen txapelketako sailkapen nagusian (Bizkaiko Bira), Altzoko Kronoigoeran eta Santiagomendi + Altzoko Sailkapen Nagusian. Iberdrola (2001), Bideki (2002) eta Serbitzu-Kirolgi (2003-04) taldeetan aritu da. Gipuzkoako txapeldunordea 2002an. 23 urtez azpiko Espainiako txapeldun izan zen 2004an, amateur mailan.
2005eko urtarrilean, Kordoban egoitza duen Paul Versan-Andalucia (Ciclos Cabello) talde andaluziar berriarekin fitxatu zuen urtebeterako.
Artxiboa AUÑAMENDI