1969an Irunen (Gipuzkoa) jaiotako euskal zuzendari, gidoilari eta ekoizlea.
Irudi eta Soinuan lizentziatu zen Madrilgo Unibertsitate Konplutentsean eta ondoren Zuzendaritza Zinematografikoko ikastaro bat egin zuen Erroman, Gipuzkoako Aldundiaren bekarekin. Televisión Españolan errealizazio laguntzaile gisa lan egin du. 1996tik publizitate errealizadore gisa lan egiten du.
- Zezenak (1995, zuzendaritza eta gidoia), film laburra. Euskal Zinemaren Sari Nagusia Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdian.
- Pasaia (1996, zuzendaritza eta gidoia), film laburra. Salamancako V. Zinemaldian saria.
- Muertos de amor, (2013, zuzendaritza eta gidoia), film luzea
- LARRAÑAGA, Koldo; CALVO, Enrique. Lo vasco en el cine (Las personas), Donostia, Euskadiko Filmategia, 1999.
