Etnografoak

Aguirre Sorondo, Antxon

1946ko martxoaren 4an Donostian jaiotako etnografo gipuzkoarra. Hiri berean zendu zen 2014ko urtarrilaren 30an.

Industria Ingeniaritza Teknikoko titulua eskuratu zuen. Euskal Telebistak eman zuen "Oficios tradicionales" telesaioko zuzendaria izan zen (13 kapitulu, 1996ko apirilean hasi ziren emititzen eta bigarren sasoia 1999ko urtarrilean hasi zen emititzen, beste 13 kapitulurekin). 1992an, zortzi urte beranduago argitaratu zen (2000. urtean) Ermitas de Gipuzkoa ikerketa egiteko "Jose Miguel de Barandiaran" beka eskuratu zuen taldeko kidea izan zen, Koldo Lizarralderekin batera. Trebiñu eta Lapuebla de Arganzón udaletxeen eskutik (Eusko Ikaskuntzaren lankidetzarekin) 2003 eta 2005ean Trebiñuko etnografiari buruzko hainbat alderdi ikertzeko beka jaso zuen ikerketa-taldeko zuzendaria da. Talde horrek dagoeneko egin ditu lehen ekarpenak:

  1. Etnografía del Enclave de Treviño I (2005).
  2. Bereak dira honakoak ere: Tratado de Molinología. Los molinos de Guipúzcoa (1988);
  3. Guía de fiestas populares de Guipúzcoa (1989);
  4. Estelas discoidales de Gipuzkoa. Origen y significado (1991);
  5. La sidra: Sagardoa (desde el árbol hasta el vaso) (1993);
  6. Ermitas de Gipuzkoa (1993);
  7. El Viajero precavido (Todo lo que usted quería saber antes de viajar pero temía preguntar) (1994);
  8. Astigarraga y sus casas consistoriales (1995);
  9. La Casa Consistorial de Bergara (1995);
  10. Las ermitas de Eibar (1996);
  11. Supersticiones populares vascas (1997);
  12. Veterinaria popular vasca (1997);
  13. El rito funerario en Euskal Herria (1997);
  14. Viaje con nosotros... (1998);
  15. Hernani y los hernaniarras (1998);
  16. Ernio y su entorno (1999);
  17. Antzuolako larru ontzea (2000);
  18. Getaria, entre el mar, el cielo y la montaña (2000);
  19. Txakoli. La vid, el vino y la vida (2001);
  20. Mariano Santa Cruz, el último botero alavés (2001);
  21. Aia. Memoria de mil años (2001);
  22. Gazta. El Queso (2002);
  23. Tierras y gentes. 75 temas vascos (2002);
  24. Lasarte-Oria: Veinte años y varios siglos (2003);
  25. Legorreta, historia de un meandro (2004);
  26. Artesanía Vasca (CDa) (2004);
  27. Etnografía del Enclave de Treviño I (2005).

2006ko abendurako honako liburuak idatzi zituen:

  1. Astigarraga. Historia de una historia;
  2. Los siglos de Orio: Orio oro hori;
  3. Etnografía del Enclave de Treviño II;
  4. Oria: Historia de una comunidad peculiar.

Sarritan parte hartu ohi du kongresu, mahai-inguru eta hitzalditan. Nekerik gabe bidaiatu du munduko hainbat bazterretara. Aldizkari eta hedabideetako ohiko kolaboratzaile izan da. Gipuzkoa eta Euskal Herriko kultura herrikoiarekin lotutako gai andanari buruzko artikuluak idatzi ditu hainbat aldizkaritan: "Cuadernos de Etnología y Etnografía de Navarra", "Cuadernos de Sección de Eusko Ikaskuntza", "Revista Internacional de Estudios Vascos", "Boletín de la Real Sociedad Bascongada de los Amigos del País", "Anuario de Eusko Folklore", "Ohitura", "Dantzariak", "Munibe", "Deba", "Plentzia", etab. Arantzadi Zientzia Elkarteko, Eusko Ikaskuntzako, Euskalerriaren Adiskideen Elkarteko eta "Etnikerreko" kide. Etniker Euskalerria taldeen eskualde arteko Komiteko kidea. Errotak zaindu eta ikertzeko Elkartearen (A.C.E.M) sortzaile eta lehen presidentea. Merezimenduen artean 1987an ikerketa antropologikoaren "Marqués de Lozoya" saria nabarmendu behar da, Albeitares y herradores lanari esker jaso zuena.

  • Erkoreka, Anton: Antropologoak, Etnologoak eta Etnografoak gaur, Donostia, Antropologiaren Euskal Bilduma, Barandiaran Joxemiel, Kriselu argit. 1988.