Merkataria Donostian jaio zen 1793an, eta Manila-Canton-Mexiko ibilbidea egiten zuen ontzi baten kapitain gisa hasi zuen bere ibilbide profesionala.
Mexikoko gobernuak espainiarrak kanporatzeko proposatu zuen legeak jota, New Orleansera erbesteratu zen, eta han bertakotu zen Ameriketako Estatu Batuetako hiritar 1833an. Urte horretan bertan ontzi-enpresa bat ezarri zuen Cuaymaseko portuan, Virmont konpainia alemaniarrak Kalifornia eta Mexikoren arteko itsas merkataritzan zuen monopolioarekin lehian.
1838rako Kaliforniako Santa Barbara portuan behin betiko finkatu bazen ere, horrek ez zion eragotzi Mexikon bizi ziren bere herrikideekin harreman estua izaten jarraitzea, Bizkaitarren Ikastetxeko Babes Batzordeko buru izanez. Bere negozioen arrakasta hain izan zen handia, non mende horren erdialdean ilobarekin partekatzen zuen Los Angeles eta San Diegoko (Kalifornia) lur-eremu handietan eta gordailuan 200.000 dolarreko dirutza.
