Enpresariak

Aguirre Gonzalez, Jose Maria

Bide ingeniaria eta euskal finantzaria, Jose Maria Agirre Gonzalo Banco Guipuzcoanoko lehendakariaren semea. Madrilen 1934. urtean jaioa. Hiri berean hil zen 2011ko azaroaren 27an.

Agroman sendiko enpresan lan egin ondoren, 1966an Siemenseko lehendakari izendatua izan zen. 1969an, Calvo y Munar enpresako lehendakaria eta, 1970ean Cobra sozietateko aholkularia. Gorteetako Eskuorde izan zen X. Legegintzaldian (1971). 12 urte geroago Banco Guipuzcoanoko kontseiluko kide izatera iritsi zen, lehendakaria bere aita zela. 1984ko abenduaren 18an Banco Español de Creditori lotuta zegoen Agroman enpresako lehendakari izendatzen dute. Lau urte geroago, Mario Conde Banestoren Lehendakaritzara iristerakoan Agirre Luis Duccassek ordezkatu egingo du eta eraikitzailearen lehendakariordetza lanpostua betetzen du. Konpentsazio bezala Acerinoxen kontseilari izendatua izango da.

Bere aitaren heriotzaren ondoren, 1988an, Banco Guipuzcoanoko Lehendakaritza eskuratzen du 2009ra arte. Urte hartan Javier Etxenike Landiribarrek bere legua hartu zuen estutuetan zehaztutako adin kontuak zirela eta. Actividades de Construcción y Servicios, ACS-ko kontseilaria; SIEMENS SA enpresako kontseilaria; ACS Zerbitzuak, Komunikazioak eta Energia enpresako Presidenteordea; Cobraren lehendakaritza ere beregain du. Mugiezinen Praga taldean integratutako Praga Sociedad Crédito Hipotecarioko Lehendakaria eta 1989tik Sevillana de Electricidadeko kontseilaria ere bada. 1989ko irailaren 1ean oraintsu berri Madrilen eratutako Enpresako Komunikazioaren Aurrerabiderako Institutuko (IPROCE) lehendakari izendatua da. Hala eta guztiz ere CEOEko Zuzendaritza Batzordeko kide ere bada.

CEOE Enpresa Erakundeen Espainiako Konfederazioko Presidenteordea izan da, eta CEIT Gipuzkoako Ikerketa Teknikoen Zentruaren Patronatuko Presidentea.