Zin-hitzak esan zituen historialari gipuzkoarra, Aozaratzan (Aretxabaleta) jaioa 1894ean eta Deustun zendua 1946ean. Pasiotarra, ordenako probintzia burua izan zen 1938 eta 1941 artean.
1924 eta 1945 urteen artean “Redención” aldizkariko kolaboratzailea izan zen prosa eta neurtitz lan ugariekin baita ere historiako artikuluekin. Besteak beste “Reseña Histórica del Martir San Felicisimo” (1930) eta “Manual de la Pasión” idatzi zituen.
