Bergaran jaiotako apaiz abertzalea. Bilbon bizi zen eta ikastolekin zerikusia zuten arazoetan jarri zuen arreta; horrela Bilboko euskal eskolen sortzailetako bat izan zen 1936-39 gerra bitartean eta Bilboko Euzko Ikastola Batzako aholkularia.
Euzko Gudarosteko (euskal armada) kapilau zerbitzuaren sortzailetako bat izan zen, 1936-39ko gerrak bere bizitza zapuztu zuen. Auzitegi Militarreko epaiketan fiskalak heriotza zigorra eskatu arren biziarteko kartzela zigorraldia ezarri zitzaion. Begoñako Karmeldarren Egoitza, Langraiz Oka, Dueñas eta Carmonako espetxetik igaro zen. 1940ean askatu ondoren Ciudad Realen (Solana de Pino), Asturias (Onis eta Oviedo) eta Burgosen (Miranda Ebro) deserriratuta egon zen 1956ean Bilbora itzuli zen arte.
1991ko uztailaren 11ean “Deiak” argitaratu zuenez Serafin Esnaolaren hitzetan:
“Gerra garaiko eta gerra osteko Euzko Apeztiaren zereginei buruzko sekulako artxiboaren jabea zen. Ez dut uste atal horretan ez hobeagorik ez dokumentu gehiagorekin izango denik. Ez dakit badagoen zeozer bere izenean argitaraturik. Baino esan beharra daukat gerorako geratu direla berak idatzitako lanak baino ez bere izenean”
Auñamendi Artxiboa.
