Konpositorea. Zazpi urte zituela hasi zituen solfeo eta piano ikasketak. Batxilergoa amaitu ondoren Bordelera (Frantzia) joan zen, eta han Musikologia, Harmonia eta Kontrapuntua ikasi zituen. Aurrerago musika konposatzen hasi zen, Bordeleko Eskualdeko Kontserbatorio Nazionalean Konposizioko Lehen Saria lortuz. 2003an Musikenen sartu zen Konposizioko goi mailako ikasketak egiteko.
- ERESBIL: Dokumentu-saila, D1/AGU-13. Musikenek Eresbili bidalitako curriculum vitae-a, Musikasteko programa egiteko (2006).