Zumaian (Gipuzkoa) jaiotako zirujaua. Joaquin de Cossin, Pensanz (Ingalaterra) herrian jaio eta Zumaiako alkate izan zena eta Catalina de Aguinaga izan zituen guraso.
Mexiko Hirian aurkeztu zuen frogaketa (1572/01/03) eta hil bereko 20. egunean zirujau bizargin izendapena jaso zuen. Hiri horretan ezkondu zen Toledoko Ana Perez de Bobadillarekin (1572/01/16an jaioa).
