Auzoak

Agoten Auzoa

Baionako agoten auzo berezia itxia zegoen alde guztietatik. Gogoan izan legenardunentzako ospitale horiek bi sexuetako gaixoak artatzeko gelez hornitutako barruti handiak zirela. Gaixo bakoitzak bere gelaxka, lorategiak, baratzeak eta mahastiak, kapera bat eta hilerri bat zituen. Baionan bizi ziren, XIII. mendean, komunitate moduko batean, Elizaren baitan eta haren zaintzapean.

Erreferentzia. Edouard Duceré: Dictionnaire historique de Bayonne, 2 liburuki, Baiona, 1911-1915.