Pasaian jaiotako politikari gipuzkoarra.
Formakuntza historialaria eta Eusko Jaurlaritzari lotua. Unibertsitatean ibili ondoren, institutuko irakasle izan zen, euskal administrazioan hizkuntza politikarako teknikari gisa sartu arte.
1995ean Mari Carmen Garmediaren aholkulari izatera pasatu zen, eta 1998an Kultura sailburuorde kargua hartu zuen, Garmendiarekin berarekin lehenik, eta Miren Azkaraterekin gero. 2003ko foru hauteskundeetatik Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura zuzendaritza hartu du bere gain, Joxe Joan Gonzalez de Txabarri ahaldun nagusiaren aginduetara.
