Kazetariak

Agirrezabal, Lore

Zarautzen jaiotako kazetari gipuzkoarra, 1979an.

Kazetaritzan lizentziatua Euskal Herriko Unibertsitatean. Egunkaria-n aritu da, eta Argia aldizkariarekin kolaboratu du. Zarauzko Txaparro aldizkariko arduraduna izan da. Eusko Ikaskuntzako eta Euskal Unibertsitateko prentsa bulegoetan ere aritu da kazetari lanetan. 2009 eta 2010 artean, Garabideko material didaktikoaren ekoizpen arduraduna da.

2003ko azaroan Che Guevara, ametsen ametsantea argitaratu zuen Txalaparta argitaletxearen Axuri beltza bildumaren barruan.