Pasai Donibaneko txistularia eta musikagilea, 1966ko ekainaren 2an jaioa.
Bere jaioterriko Itsas-Mendi kultur elkartean hasi zituen musika ikasketak, ondoren Ilunbe musika eskolan zabaltzeko, Iñaki Otañoren eskutik. Aurrerago Donostiako Kontserbatorioan osatu zituen ikasketak. Donostiako Udal Txistulari Bandako kidea eta Txistulari aldizkariko zuzendaria, aipatu aldizkarian argitaratutako pieza askoren moldatzaile eta transkribatzaile gisa egindako lana azpimarratu behar da.
- MITXELENA, K: Este ale sobre el músico: Txomin Agirregomezkorta Perez. Txistulari, 167, ira. 22, 1996.
