1910eko ekainaren 2an Oñatin jaiotako apaiz gipuzkoarra. Arabako eta Gipuzkoako hainbat herritan jardun zuen pastoralgintzan, eta bere jaioterriko San Migel parrokia izan zen bere azken helmuga.
Besteak beste, Arantzazuko gazte eta gau martxak, nazioarteko artzain txakurren lehiaketa eta Oñatiko Corpusaren ospakizunak bultzatu zituen. XIX. mendean Argentinara egindako emigrazio gipuzkoarra aztertzen ere aritu zen, baita genealogia eta heraldika ere.Oñatiko Unibertsitateko artxibozain
izan zen (14.000 liburu), hil zen arte; hamaika urte eman zituen zeregin horretan.Jaioterrian
hil zen, 1982ko otsailaren 28an.

- Azpiazu, Iñaki: D. José Mª Aguirrebalzategui, "Boletín del Instituto Americano de Estudios Vascos", 1982, 128/129 zk.
- "Deia" egunkaria, 1982-III-2.