Madrilen 1869ean jaiotako argazkilaria, 1942ean zendu zen.
Bordelen jaso zuen argazkilaritza prestakuntza. Estatus oneko gizona izanik, 1900 eta 1910 urteen tartean bidaiatzen aritu zen- beste lekuen artean- Frantzia, Italia eta Afrikan barrena, argazki bilduma ugari osatuz. 1916 eta 1936 artean familiaren Legazpiko etxean bizi izan zen. Bere argazkiak negatibo bikoitzak ateratzen zituen bi objektiboko argazki makinarekin ateratzen zituen. Kristalezko euskarrietan errebelatzen zituen eta heteroskopio baten bidez hiru dimentsioetan ikusi zitekeen.
Bere lana eta talentua, ahantziak, XXI mendearen hasieran Jose Luis Ugarte eta Manuel Salmeronen eskutik berreskuratuak izan ziren.
