Politikariak eta Kargu publikoak

Agirre Miramon, Jose Manuel

1813an Donostian jaiotako donostiar legelaria. Zuzenbidean doktorea Zaragozako Unibertsitatean, geroago katedra bat beteko du bertan. Lan horrekin pozik ez, ordea, magistraturarako oposizioak prestatzen ditu. 1837an Castro Urdialeseko lehen auzialdiko epailearen kargua hartu zuen; gero Tolosako epaitegira joan zen eta handik Gasteizera. Filipinetara joan zen eta Manilako Errege Auzitegiko magistratu izendatu zuten. Antzeko postua du Habanan. 1859an bere aberrira itzuli zen eta 1869an Diputatu Nagusi izendatu zuten. Foruen defendatzaile sutsua izan zen, eta Senatuan Sanchez Silvari erantzunez emandako hitzaldiak gogoangarriak izan ziren (1876). Senataria Gipuzkoako probintzian 1872-1873 eta 1876-1877 urteetan. Donostian hil zen, 1887ko martxoaren 31n.

  • Arzac, A.: José Manuel Aguirre Miramon, "Euskal-Erria", 1887, 336-344;
  • Urrutia, E.: José Manuel Aguirre Miramon. "Euskalerriaren-Alde", 1925, 429-448.