Etnografoak

Agirre López, José

Etnografoa. 1884ean jaioa. Madrilen et Munichen Arte Ederrak ikasi zituen. 1940ean hil zen.

Donostiako San Telmo Museoko zuzendaria 1919 eta 1936 artean. 1920ean Eusko Ikaskuntzako herri jakintza katalogazio itaunketak prestatu zituen, bereziki artzaintzari buruzkoak. Eusko Ikaskuntzako Batzorde Exekutiboko kidea eta Diruzain-ordea 1920tik 1936era; 1920ean Batzorde Iraunkorrak Amerikako euskaldunen bisitan joateko mandatua eman zion.

“Pensamientos sobre el amor” (Amodiozko pentsamenduak)eta “Museo municipal de San Sebastian” (Donostiako Udal museoa)  (1926) liburuen egilea, Eusko Folklore Urtekaria, Eusko Ikaskuntzako Nazioarteko Aldizkaria (RIEV), Euskalerriaren Alde aldizkarietan eta “Libro de Oro de la Patria” (Aberriaren Urrezko Liburua) liburuan argitaratutako lan ugarien egilea. 1922 eta 1927 artean RIEVen euskal etnografia katalogo bat argitaratu zuen irudi eta euskal hiztegia eta guzti.