1945ean Azpeitian jaiotako argazkilari gipuzkoarra.
Azpeitiko Argazki Elkarteko bazkide sortzailea. "Arte Fotografía", "Pyrenaica" edo "Natura" bezalako aldizkarietan kolaboratzailea. Azpeitiko baserriak argazkitan liburuaren egilea da (1997).
2004ko irailean Gipuzkoako Argazkilari Elkartean bere Zuhaitzari omenaldia erakutsi zuen hogeita hamar bat iruditan.
