Txirrindularia

AGIRRE, Josu

1981ean Tolosan jaiotako txirrindulari gipuzkoarra. Serbitzu-Kirolgi taldeko txirrindularia, Biselan 2005ean. Gipuzkoako erlojupeko txapelduna izan zen 2003an Alegian (Gipuzkoa) jokatu zen proban, 26,5 kilometroko distantzian, batez beste 48,198 kilometro orduko markatuta.2004ko

martxoan Lizarran jokatu zen "Memorial Cirilo Zunzarren"-ean nagusitu zen 136 kilometroko lasterketan. Urte bereko uztailean "Elgetako Mendi Criteriuma" esleitzen da, Euskaldun Torneorako puntuagarria.2005eko

maiatzean Gipuzkoako txapeldun izendatu zen elite mailan Bergaran burutu zen 125 kilometroko proban

Artxiboa AUÑAMENDI