Xabier de Lizardi, Zarauztar Sabin, Samaiko Zulo.
Euskarazko literaturgintzan egile modernoetatik aipagarrienentzat aintzat hartua den olerkari lirikoa. Zarauztar Sabin eta Samaiko Zulo izengoitiz ere izenpetu zuen.
Zarautz-en (Gipuzkoa) jaio zen 1896ko apirilaren 18an baina hamar urterekin Tolosara aldatzen da bertan Batxiler ikasketak burutu eta ea ahaztuta zeukan euskara berreskuratuz. Hogei urterekin Bilboko Eusko-Deya-n Zarauztar Sabin izengoitiz idazten du. Unibertsitate Zentralean,1917an hogei urte besterik ez zituela Zuzenbide ikasketak bukatzen ditu. Hogeita zazpi urtez Francisca Eizagirre-rekin ezkontzen da. Perot tela metalikoen fabrikan gerente bezala lanean jardungo du.
Bere ospea 1927an Arrasate/Mondragón-eko Euskararen Egunaren ospakizunean datza, bertan hasiko baita oro har ezaguna den Xabier de Lizardi izengoitia erabiltzen. 1930ean Errenteriako Euskal Olertiaren Lehiaketara aurkezten da bere Otartxo utsa eta Paris'ko Txolarre eta Agur olerkiekin. Hurrengo urtean Emeterio Arrese olerkariaren ohorez Tolosa-n ospatuko den Euskal Olertiaren Egunera Ariztimuñoren iritziz gorenengo mailakoa dela aitortu zuen Urtegiroak bere olerkia aurkezten du.
1932an Bilbon bere Biotz-begietan liburua argitaratuko du. Bere Etxe barne bizia iritzi artikuluagatik Kirikiño saria ere lortzen du. Urte bere horretan bere lan dramatiko biak ere Antzerti aldizkarian argitaratzen dira: Laño eta izar eta Bi aizpak.
Tolosan hil zen 1933ko martiaren 12an hogeita hamasei urte zituela. Bere heriotzaz geroztik, Umezurtz-Olerkiak eta Itz Lauz (1934) argitaratu ziren. Bere Ezkondu ezin ziteken mutilla lan dramatikoa 1953ko Egan aldizkarian argitaratuko da.
Olerkari bikaina izateaz gain 1926an sortutako Euskalzaleak sortu berria zen batzaren barruan sustatzaile sutsu eta eragilea izan zen. Bere heriotza goiztiarrak euskal herriak hain biziki nahi zuen olerkarien artean bikainena zapuztu egin zuen.
Lizardi olerki saria Euskaltzaindiak Gipuzkoako Aurrezki Kutxarekin batera antolatutakoa izan zen. 1961ean Jose Maria Agirre-ri Tolosako Udaletxearen partaidetzaz eskaini izan zitzaion omenaldian sortua da. Epaimahaia Antonio Maria Labayen eta Manuel Lekuonak osatua zegoen eta saritutako olerkiak hurrengokoak izan ziren: Orixe-ren Lau urteroak nere begietan, de Orixe, Jose Maria Aranalde-ren Len ta orain, eta Kaiolatik iges, de Lucas de Dorronsoro-k egindako lana.
- Aristimuño (J): El poeta José María de Aguirre. "Yakintza", 1933 (163);
- Ormaetxea (N.): Lizardi'ren azken olerkiak. "Yakintza" 1933 (405).
- Villasante (L.): Historia de la Literatura Vasca (335);
- Arteche (J.): El poeta de la concisión, en "Caminando", 1947 (63).
- Michelena (L.): Historia de la Literatura Vasca (146);
- Liburuak. Biotz-Begietan. "Egan", 2 (84);
- Irigaray (A.): Itz lauz, "Riev." 1934 (199); Prólogo de la edición Itz lauz; Cartas entre Lizardi y Larreko, "Euzko-Gogoa" 1956 (94);
- Orixe: Biotz-Begietan. Itzaurrea. Irakurle. San Sebastián, 1956;
- Axular, Mendiburu, Lizardi. "Euskera", 1958 (17);
- Aguirre (T.); Gure olerkari. "Yakintza" 1933 (23);
- Omaechavarria: Lizardi. "Euskera"-n, Zarauz, 1959 (263-266);
- Ibartzabal: Lizardi'tar Xabier, "Euzko-Gogoa", 1950;
- Labayen (A.): Lizardi'tar Xabier, "Boletín de la Sociedad de Estudios Vascos", 1933 (18);
- Onaindia (S.): "M. E. O. E." (883).
Eusko Jaurlaritzak argitaratutako Bidegileak bilduman informazio gehiago eskura dezakezu Xabier Agirre, Lizardiri buruz.