Kontalariak

Agirre, Jorge

Jesuita. Euskal idazlea. Zegaman (Gipuzkoa) jaio zen 1885eko apirilaren 23an. New Yorken hil zen 1947ko ekainaren 21ean, hirurogeita bi urte zituenean.

Luistarren Gure mutilak aldizkariaren sortzailea eta zuzendari izateaz gain, beste hainbat aldizkaritan lagundu zuen, esaterako, Jesus'en Biotzaren Deya, Donostiako Argia, Yakintza, eta Bilboko El Mensajero del Corazón de Jesús. Era berean Ertamerikan Militantes (1937) aldizkaria fundatu zuen. Gainera, 1926az geroztik euskaraz hainbat idazlan jorratu zituen (San Inaziori eta Kostka-ko San Estanislaori bederatziurrenak). 1934. urtean Luistarren Eliz-liburua eman zuen argitara, 544 orrialderekin. Denak ere Jesusen bihotzaren edo Loiolako Inazio Deunaren bizitza inguruan .

Erref. San Martín (J.): Escritores Euskéricos, 1968 (16).