Instrumentugilea

Agirre, Iñigo

Tolosan jaiotako musikari gipuzkoarra. Donostiako Kontserbatorioan Gitarra Klasikoko Goi Mailako ikasketak egin zituen, baita Harmonia eta Konposiziokoa ere Francisco Escuderorekin. 2003ko abenduan, Zarautzen bizi den Julia Leon abeslari madrildarrarekin batera, kontzertua eskaini zuen Alkizako San Martin elizan.