Gipuzkoar musikaria (piano) Hernanin jaioa 1970ean. Donostiako Goi-mailako Kontserbatorioan egin zituen musika ikasketak non Juan Pedrosaren ikaslea izan zen. Pianoko lehen sariak eskuratu zituen oinarrizko, ertain eta goi mailetan, baita ere Armoniako lehen saria.
Polonian ikasketak areagotu zituen Kayetan Mochtak eta Anita Korchmalska irakasleekin. Donostiako Goi-mailako Musika Kontserbatorioko Orkestra Sinfonikoarekin bakarlari gisa jo du eta errezitalak ere eman ditu bai Euskal Herrian baita kanpoan.
2003ean Iruñeako Pablo Sarasate kontserbatorioko Ganbera Musikako irakaslea zen.
