Biografiak

AGIRRE, Eusebio

Oñatiko artzain gipuzkoarra.2004ko

martxoan, Artzainen Unibertsitateko zazpigarren promozioaren amaiera-ekitaldian parte hartu zuen: "Artzai Eskolak eskerrak eman zizkion ogibidean egindako lanagatik eta duela zazpi urtetik hona Aloñaren magalean egiten duen lan didaktikoagatik".

Agirre izan da formazio proiektu hau jaio zenetik, Artzainen Unibertsitatetik pasa diren ehun ikasleek gehien maite duten irakasleetako bat. Bere laborategi-txabolara bisita klasiko bat da jada kurtso hasieran. Nicolas Segurola frantziskotarrak azaltzen duen moduan, "Duru bisitatzea da urtero ikasleek egiten duten lehenengo gauza. Eusebiok mundu horretara hurbiltzen ditu, bizitza osoa eskaini dion lanbide baten trikimailuak erakusten dizkie. Ez ditu gaur egun dauden aurrerapen teknologikoak izan, baina beti nabarmendu da bere produktuen kalitateagatik, zaletasunagatik eta garbitasunagatik.

Artxiboa AUÑAMENDI