"Lushe Mendi" ezizenez ezaguna den musikari donostiarra. Donostian jaio zen 1874ko urriaren 23an, eta jaioterrian hil zen, 1951ko otsailaren 25ean.
Donostian, Madrilen eta Parisen musika-ikasketak egin ondoren, musikagile, musika-kritikari eta hizlari gisa nabarmendu zen, eta bereziki aktiboa izan zen 1905etik 1935era bitarteko aldia.
Pianorako, bandarako, orkestrarako eta abesbatzarako obrak konposatu zituen, baita euskarazko antzezlanak eta zarzuelak ere. Horien guztien artean, aipa ditzakegu Mignorette eta Calineri valsak, Pilartxo eta Suri bezalako gavotak, Itxasoa eta Mendi Tartean bezalako lan koralak, edo Festara, Herodesren jauregian, Jesusen jayotza eta Mutil koxkorrak zarzuelak.
- ERESBIL: Agintaritzen datu-basea.
- ERESBIL: Euskal musikaren partiturak: katalogoa, <a href="Eresbil'>Eresbilen
- ERESBIL: Dokumentazio Atala, D1/AGE-01. Jose Maria Agesta eta Mendiluce (Jose Gurpegi Illarramendiren datuak).
- LEIÑENA P: Agesta Mendiluce, Jose Maria. In Casares, E. (zuz. ), Espainiar eta Hispanoamerikako Musikaren Hiztegia (ik. 1, 85. or.). [Madril]: Egile eta Editoreen Elkarte Nagusia, 1999.