Luxemendi
Komediografo eta musika-kritikari donostiarra. Donostian jaio zen 1874ko urriaren 23an. Hiri berean hil zen, 1951ko otsailaren 25ean.
1915 eta 1920 bitartean dozena bat antzezlan idatzi zituen euskaraz: jostailu komikoak, zarzuelak eta komediak. Hauek dira bere tituluak: Auxen da eguna, Herodes'en jauregian, Itxura ta ezer ez, Ni bezelakoxia, Prixkita, eta Sorgiña.
Erref. Labayen Antonio: Euskaro antzokia. Katalogoa (t. II)