1981eko otsailaren 11n Donostian jaiotako futbolari gipuzkoarra. Aurrelaria. Bost denboraldi eman zituen Bigarren B Mailan: 1999-2000 denboraldian Gasteizko Aurrera taldean; eta 2000tik 2003ra Athletic B taldean. 2004an Burgosetik Valladolidera egin zuen salto. Maila guztietan goleatzaile nagusia, Gasteizko Aurreratik sartu zen Athleticen diziplinara. Igoera fasean berak egin zuen Athletic Bri Burgosen aurka garaipena eman zion gola.
Artxiboa AUÑAMENDI
Valladoliden jokatu zuen denboraldi eta erdi bikainari esker (22 gol sartu zituen), Athletic bere bila joan zen 05/06 denboraldiko neguko merkatuan, eta talde zuri-gorrira itzuli zela ziurtatu zuen, 2002ko irailaren 14an Lehen Mailan debuta egin baitzuen Athletic-Bartzelona partidan (0-2). Orain arte -2007ko otsaila- 43 partida ofizial jokatu ditu Athleticen, eta 11 gol sartu ditu. Euskadiko selekzioaren bi konpromezutan hartu du parte, gol bat sartuz.
Eneko De la Cuesta Olaizola (2007)
